Bestalde, domekan, irailaren 15ean, amaiera emango diote udako denboraldiari eta kanpoko jolas igeritokia itxi egingo dute. Ondoren, astebetez itxita izango da Agorrosingo kirol gunea, hilaren 16tik 22ra arte. Garbiketa orokorra egin ahal izateko. Taberna ere itxita egongo da. Dena den martitzenetik barikura bitartean, 12:00etatik 18:00etara, harrera zabalik egongo da informazioa eta izen ematea egin ahal izateko.