Bergarako Orfeoi Gazteak zuzendari berriarekin hasiko du ikasturtea

Eneko Azkarate Laspiur 2013ko ira. 12a, 13:56

Irailaren 23an emango dio hasiera kurtsoari Bergarako Orfeoi Gazteak eta Nagore Sanz izango da zuzendaria. Bergaran bizi den soraluzetarra "ilusio handiarekin" hasi da dagoeneko proiektu honetan lanean. Orfeoitik adierazi dutenez.

Nagore Sanz soraluzetarra da, nahiz eta urteak daroatzan Bergaran bizitzen. Bergarako eta Soraluzeko musika eskoletan irakaslea izateaz gain (zuzendaria ere bai Soraluzekoan), Bergarako Orkestra Sinfonikoko presidentea izan da eta bertan kontrabaxua jotzen du.

Horretaz gain, hainbat taldetan jo izan ditu beste instrumentu batzuk. Abesbatzei dagokienez, Soraluzeko Ezoziko Ama abesbatzaren zuzendaria izan zen bost urtez, Soraluzeko Musika Eskolako haur abesbatzaren zuzendaria izan zen eta, gaur egun, Bergarako Musika Eskolako umeen abesbatzen zuzendaria ere bada, Marije Ugalderekin batera. Hortaz, esperientzia handiko musikaria da.

"Talde ederra"

Orfeoitik adierazi dutenez, aurten "talde ederra" osatu dute Bergarako Orfeoi Gaztean. 25 bat gazte dagoeneko badira taldeko kide eta "oraindik ere gazte gehiago animatzea" espero dute.

Bergarako Orfeoi Gaztearen proiektuak, Musika Eskolarekin elkarlanean, bi helburu nagusi ditu, bultzagileen esanetan.

Orfeoiaren harrobi

Batetik, kantu-zaletasuna suspertzea eta, horretaz gain, Bergarako Musika Eskolako haur koruen eta Bergarako Orfeoiaren artean zubi-lana egitea.

Entseguak astelehenetan izaten dira eta ordu eta erdi irauten dute. Ordutegia, finkatzeke dagoen arren, 20:15etik 21:45etara izango da seguruen, Santa Marinako sakristau etxean.

Etorkizunean Bergarako Orfeoiaren kantariak izateko helburuarekin sortu zen Orfeoi Gaztea eta, horregatik, ardura  berezia jarri dute kantari gazteen formazioan eta garapenean.

Izen-ematea

Hortaz, kantari gazteak animatu nahi dituzte Orfeoi gazteko kide izan daitezen. Izena emateko moduak hauek dira:

  • Posta elektronikoa: bergarakoorfeoia@gmail.com
  • Telefonoa edo WhatsApp-a: 639 47 18 63

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak