Bertako natur eta kultur ondare den nekazaritza eta baserri munduaren erakusgarri bezala dago hiri-ortu txiki bat Irala kalean, Bergarako Udaletik azaldu dutenez. Udalak espazio hori bergarar guztiena dela ekarri du gogora eta ekintza gaitzetsi du, hiru arrazoiengatik: "Ekintza gaitzesten dugu, herritarren segurtasuna kalte lezakeen ekintza tamalgarria delako, espazio hau zaintzen duten Udal-langileenganako errespetu falta larria delako eta, oro har, Udal ondarea hondatzea guztiona dena hondatzea delako", adierazi dute, prentsa ohar bidez.