Nazioarteko xakelarien lehia, Bergara Hiria torneoan

Xabier Urtzelai 2013ko ira. 12a, 16:00

San Martin jaien barruan jokatuko dute aurten ere Bergara Hiria xake torneoa, eta antolatzaileek 120 xakelari inguru batzea espero dute: "Ez dugu gehiagorako gaitasunik, eta kopuru polita da hori. Leku falta dugu, eta xakelari gehiago ekartzeko aurrekontua ere handiagoa izan behar da", diosku antolatzaile lanetan dabilen Miguel Angel Muelak. Hala, maila oso oneko xakelariak elkartuko dira zapatuan Bergaran.

Goizean, 10:00etan hasi eta 14:00ak bitartean taldekako Bergara Hiria torneoa jokatuko dute: Euskal Herri mailako talde onentsuenak izango dira, tartean Sestao eta Gros moduko taldeak.

Kanpokoak ere bai 

Euskal Herriko xakelariez batera, kanpoko ordezkaritza ere izango da torneoan, Asturias, Kantabria, Gaztela Leon edo Aragoiko taldeak ere izango direlako Bergaran. Eta noski, horien kontra Bergarako Atletiko Zaleak taldekoak lehiatuko dira: "Gure xakelariei ez diegu eskatuko aurrean ibiltzea [Barre], gu xake-zaleak baino ez garelako, ez xakelari profesionalak, baina ea Bergarako ordezkariek lan txukuna egiten duten". 

Maisuak, atsaldean 

Bazkalostean, 16:00etatik 21:00ak bitartean Nazioarteko Xake Txapelketa jokatuko dute; hor, Euskal Herrikoekin batera nazioarteko maisuak ere lehiatuko dira: "Strikovic edota Alejandro Hoffman moduko nazioarteko maisuak izango dira, eta eurekin lehian Euskal Herriko Iñigo Argandoña edota David Astasio moduko xakelariak. Maila oso oneko jendea izango da". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak