Ricardo Remiro Eulateko artzainak sari hau bereganatzen duen hirugarren aldia da, aurretik, 2011n azkeneko aldiz; iaz, ostera, bigarren saria eskuratu zuen. Martin Garitano Gipuzkoako diputatu nagusiak eman dio garaikurra.
53 artzanek hartu dute parte aurtengo lehiaketan, guztiak modu artisanalean egindako gaztekin, hauetatik 22 Gipuzkoakoak.
Epaimahai-buru Juan Mari Arzak sukaldari famatua izan da.

(Ordizian saituak, agintariak eta epaimahaiko kideak).