Uztailean hil zen urtetan Pol-Poleko irteerak antolatzen ibili den Jose Antonio Zeziaga, eta asteburuan gogoan izan zuten. Mendi tontorrean omenaldi txiki bat egin zioten, berak benetan gustoko zituen abesti batzuk abestuz. Hala, Bergarako mendi taldeko lagunek adierazi dute Osiña beti izango dutela gogoan.