Lekukoek adierazi dutenez, neska batek gidatzen zuen BMW auto horia eta ez zitzaion ezer gertatu; ezta beste inori ere, ordu horretan, arratsaldeko 18:45ak inguruan, oinezko asko ibiltzen den arren bertan. Kalte materialak ere txikiak izan ziren: hesiari eta behean aparkatuta zeuden hiru autori eragin zien.
Igerileku aldetik zetorren autoa, saihesbiderantz, eta biribiletik atera zenean, abiadura txikitzeko balazta sakatu beharrean, autoa azeleratu egin zuen. Ondorioz, kontrola galdu eta Laino Skateparkerantz egin zuen autoak, behera jausiz.


