Ekimen honen helburua da hizkuntzak ikasten ari diren herritarrei euren ikaskuntza prozesua errazteko tresna bat gehiago eskaintzea. Izan ere, normalean, hizkuntzak ikasten ari direnek hizkuntza hori praktikatzeko zailtasunak izaten dituzte.
Izenematea hilaren 20ra arte izango da kultur etxean zein 943 77 91 60 zenbakian eta asmoa da taldeak martxan egotea urritik aurrera.
Norberak aukeratzen du
Izena ematean galdetuko da zein hizkuntza eta zein ordutegi eta egun aukeratzen dituen parte-hartzaileak, taldeak horren arabera antolatzeko. Bestalde, taldeak astean behin, ordubetez batuko dira hizkuntza praktikatzeko eta autonomoak izango dira; ez da irakaslerik egongo.
Taldeen aurkezpen bilera Irizar jauregian izango da irailaren 25ean, 18:30ean. Taldekideek elkar ezagutuko dute bertan eta gero eurek erabakiko dute non elkartu nahi duten.