Aurreko edizioekin alderatuta, antolatzaileek aurreratu dute ez dela aldaketa nabarmenik izango. Nagusien lasterketa Soraluzen hasiko dute, baina lehenago gaztetxoen probak egingo dituzte Bergarako kaleetan bertan. Ibilbideari dagokionez ere, iazkoa izango da, eta gurpildun aulkian dabiltzanek eta patinatzaileek ere lasterketan parte hartu ahal izango dute.