Eñaut Elorrietaren Bergarako kontzerturako sarrerek 15 euro balioko dute lehiatilan eta 12 euro aurrez. Udaleko Kultura sailak eta herriko tabernek elkarrekin antolatu dute emanaldia eta asmoa da aurrerantzean ekitaldi gehiago antolatzea elkarlanean, kultura, kirol eta gizarte mugimenduei bultzada bat emateko.
San Martin jaietako egitaraua
Irailak 10, asteartea
19:00 'Ilargia eta landareak' hitzaldia udaletxeko plano aretoan. Hizlaria: Jakoba Errekondo.
Irailak 13, Ostirala
19:00 Bikote nagusientzako 29. Dantza askatuko txapelketa. Moises Aspiazuren oroimenez udal pilotalekuan. Antolatzailea: Moiazpi dantza elkartea.
Irailak 14, larunbata
10:00 BARAZKI, FRUITU ETA GAZTA LEHIAKETA Bergarako alde zaharrean (San Martin plaza, Munibe, Ariznoa plaza eta Monzon plazan).
11:00 - 13:30 Bergarako trikitilariekin KALEJIRA.
12:30 BERGARAKO ODOLOSTEEN DASTAKETA Urzelai, Imaz, Joseba, Imanol Albizu, Bixain, Leturia eta Gaittao harakinei esker, San Martin plazan.
13:30 Barazki, fruitu eta gazta lehiaketako SARI BANAKETA San Martin plazan.
14:30 TXOMINGEROEN BAZKARIA Irala kalean Arrasateko Gaiteroak & A.M. Band-ek animatuta (eguraldi euritsuarekin Simon Arrieta plazako arkupetan. Udalak 160 lagunentzako mahaiak eta bankuak jarriko ditu, eta sutegiak ere bai. Azken hauek kultura etxean eskatu beharko dituzte interesatuek, 943 779 159 telefono zenbakian, beranduenera irailaren 6an. Jatekoa eta edatekoa norberak eraman beharko du).
Ondoren, EUSKAL KARAOKEA guztientzat Jardunen eskutik.
17:00 Arrasateko Gaiteroak & A.M. Band-en kalejira kaleetan zehar.
17:30 GAZTETXOENTZAKO ZEZENTXOAK ETA PONIAK Seminarioko patioan.
18:30 Haurrentzat BONBA JAPONIARRAK San Martin plazan.
Ondoren, Bergarako Erraldoi, kiliki eta buruhandien konpartsen KALEJIRA, Udal txistulari bandak lagunduta. Ibilbidea: San Martin plaza, Bidekurutzeta kalea, San Pedro, Artekale, Arruriaga, Masterreka, Bideberri, Fraiskozuri, Herri lagunak, D. Martinez de Irala, Barrenkale eta San Martin Agirre plaza.
19:30 Larrain dantza San Martin plazan, Arrasateko Gaiteroak & A.M. Band-ekin.
20:00 - 21:30 eta 23:00 - 01:00 Imuntzo eta Beloki taldearekin ERROMERIA San Martin plazan.
Irailak 15, igandea
09:00 AGERIKO XXXIX. PINTURA LEHIAKETA, Beart elkarteak antolatuta, Bergarako kultura etxean. Sari banaketa 14:30ean izango da udaletxean. Ondoren, aurkeztutako lanen erakusketa zabalduko da Bergarako udaletxean eta ikusgai izango da irailaren 19tik 30era.
10:00 - 14:00 Taldekako Bergara Hiria XAKE TXAPELKETA udaletxeko pleno aretoan.
11:00 - 14:00 eta 16:00 - 19:00 Haur eta gaztetxoentzako jolas parkea Seminarioko patioan.
16:00 - 21:00 51. Taldekako Adiskidetasun XAKE TXAPELKETA udaletxeko pleno aretoan.
19:00 Deabru Beltzak taldearen Drumbreak perkusio eta break dance antzezlana Munibe plazan, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailaren laguntzarekin.
22:30 NAGUSIEN DANBORRADAren irteera. Ibilbidea: Kultura etxea, Arruriaga, Masterreka, Bideberri, Fraiskozuri, Herrilagunak, Domingo Irala, Irizar, Barrenkale, San Martin plaza, Bidekurutzeta, San Pedro, Artekale, Arruriaga, Barrenkale eta San Martin plaza.
23:30 SAN MARTINEN ERREPRESENTAZIOA Udal Musika Bandaren laguntzarekin San Martin plazan.
00:15 DANTZALDIA Joselu Anaiak taldearekin San Martin plazan.