Trailer bat kontrako noranzkoan ibili da AP-1 autobidean

Goiatz Arana Begiristain 2013ko irailaren 4a

Eibarrera zihoan, baina ez zegokion bidetik, Burgoserako bidetik baizik. Ertzaintzan 13:10ean jaso dute abisua eta Bergaran, San Martzialgo tunelean, kamioa geldiaraztea lortu eta gero, errepideko erdibitzailea ireki eta zegokion bidera pasa dute, 13:30ean. Gertaeraren ondorioz Arrasaterako bidea itxita egon da tarte batean eta auto ilara luzeak sortu dira. Ordu honetan, autobidea erabat zabalik dago eta ez dago inolako arazorik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak