Trinitateko moja ohiek zeresana eman dute Bergaran

Imanol Gallego 2013ko ira. 4a, 16:42

San Pedro parrokiaren bueltan, Goenkaleko komentuan dauden 150 moja ohiek errezeloa sortu dute herrian. Vaticanoak desegindako ordena bateko kideak dira eta Bergarara batu dira, besteak beste, etorkizunaz hausnartzeko. Hil honetan gehienak beste etxe batzuetara joango dira eta Bergaran uda aurretik zeuden 21 moja ohiak besterik ez dira geratuko.

Aurreko azaroan iritsi ziren Bergarako Klaratarren komentura (Moja zaharrak), Munilla gotzainaren eskutik, eta ordutik herria bolo-bolo ibili den gai horietako bat izan da. Gaztetasuna, ohiturak... hasieratik errezeloa sortu zuten, eta urtarrilean Benedikto XVI.ak elizatik kanpo utzi zituenetik egoerak ez du hobera egin.

Egia da herrian aldeko pertsonak dituztela, eta horietako batzuk egunero egiten duten mezara joateko ohitura hartu dute. "Ez jakintasun kontu bat, baina gu eliza eta herria gerturatzeko egiten dugu lan" dio moja ohi batek. Zoritxarrez, Bergaran gertutasun hori ez da nabari eta errezatzeko orduan duten modu bitxiaz gain, arropak ere komentario ugari eragin ditu. Pertsona laikoak diren heinean, abitua kendu eta egun janzten duten arropa eroatera behartuak izan dira, eta hortik dator euren ez ohiko itxura.

Bergarako parrokiatik jakinarazi digutenez, iraila amaitu baino lehen, moja ohi gehienak beste etxe batzuetara joango dira eta Goenkalen hasieran zeuden 21ak besterik ez dira geratuko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak