Asanbleara batzeko dei berezia egin dute Bergarako Gaztetxetik

Jon Berezibar 2013ko ira. 3a, 18:00

Ikasturteari gogotsu ekingo diote Bergarako Gaztetxean batzar, omenaldi eta ekintzekin. Egubakoitzean ikasturteko lehen asanblea egingo dute (17:00), "Blada", eta bideo berezi baten animatu gura dituzte gazteak parte hartzera. Bideoan, gainera, kartzela zaharreko txoko eta gune ezberdinak ikus daitezke, bertan "sortzeko eta xaxatzeko hamaika arrazoi" daudelako, diotenez. Zapatuan Angiolillo anarkista omenduko dute.

Hona oraingo astebukaerarako geratu duten egitaraua:

Egubakoitza, hilak 6

  • 17:00etan Ikasturteko lehen gazte asanblea, proiektuan parte hartu nahi duen orori irekia.
  • 19:00etan AHTaren aurka desobedientzian oinarrituta egindako ekintzei buruzko hitzaldia. Yolanda Barcinari tartakadak emandako ekintzaileen egoera penala erakutsiko da eta Mugitu mugimenduaren ekintzak jasotzen dituen ikus-entzunezko laburra proiektatuko da.
Ondoren Tartalarien afaria ospatuko dute, 21:30ean. Afaltzeko ez da aurrez apuntatu behar, hitzaldian bertan abisatzearekin nahiko. Afariko dirua ekintzaileen kostu judizialetan laguntzeko bideratuko da.

Zapatua, hilak 7 - Angiolillori omenaldia

  • 12:00etan Angiolillori omenaldia.
  • 14:00etan Bazkari beganoa 5 eurotan (Aurrez apuntatu behar da, gaztetxeko kortxoan edota 680810109 telefonora deituz).
  • 16.00etan Angiolillo liburuaren bigarren edizioaren muntaketa herrikoia.
  • 19:00etan Kontzertua dohain: Sin + Azkaiter pelox jam band.
Omenaldi honen antolatzaileak CNT, Bergarako gaztetxea eta Angiolillo liburutegia dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak