Entseguak umeek arratsaldeko 19:00etatik 20:00etara eta helduek 20:00etatik 21:00etara izango dituzte Aranzadi Ikastolaren gimnasioan, lehengo Haurtxoa haurtzaindegian.
Gaztetxoak pozik
Atzo egin zuten lehenengo entsegu horretara pozik joan ziren gaztetxoak. Izan ere, kontatu ziguten asko gustatzen zaiela danborra jotzea eta gaztetxo askorendako gainera, aurtengoa ez da danborradan parte hartzen duten lehenengo aldia izango.
Izena eman daiteke oraindik
Peio Garitano da haurren danborradako arduraduna eta bere esanetan, aurten ere haurren danborradan 250 umetik gorak hartuko dute parte eta nagusienean ere 250 lagun inguru espero dituzte. Jende berria ere apuntatzen ari dela azaldu du Garitanok.
Oraindik danborradan parte hartzeko izena eman ez duten herritarrek, gainera, aukera izango dute kultura etxean izena emateko eta datozen egunotan egingo diren entseguetara joateko.