Lan prekarietatearen kontrako elkarretaratzea egin dute Bergaran

Imanol Gallego 2013ko abuztuaren 29a

ELA, LAB, EHNE, STEE eta HIRU sindikatuek asteleheneko AHTaren obretan izandako istripua salatzeko elkarretaratzea egin dute. Bertan, krisia hasi zenetik, lan osasunak izan dituen murrizketak salatu dituzte.

Eguerdian 100 bat pertsona batu dira Arcelor enpresaren ondoko biribilgunean lan prekarietatea salatzeko. Sindikatuen ustez, lan askotan ez dira baldintzak betetzen "12 orduko lan jardunak, egun gehiegi..." ELAko kide den Amagoia Lasagabasterren ustez "helburu ekonomikoen alde egiten da".

Gainontzeko sindikatuek ere bat egiten dute tesi honekin, eta AHTren obretan ez ezik, beldurraz baliaturik "eskubideen urraketa nabarmenak pairatzen dituzte langileek".

Elkarretaratze berean, martitzenean Aramaioko Oleta auzoan baso lanetan zebilen langilearen istripua ere salatu zuten.

Gaurko elkarretaratzera sindikatu gehienak hurbildu diren arren, CCOOk atzo egin zuen bere aldarrikapena Bergaran.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak