Azken bi hilabeteotan auzolanean aritu dira 30 pertsona inguru Ubera auzoko San Matei ermitan. Hezetasuna murrizteko atzealdeko mendixka kendu eta lurra ermitaren maila berean utzi dute. Aurrealdeko eta ermita barruko zorua ere berritu dituzte, eta inguruko harriek ere itxura txukunagoa dute orain.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.