Barbara Stammel alemaniarraren erretratuak Aroztegi aretoan

Eneko Azkarate Laspiur 2013ko abu. 30a, 10:00

Paperezko ilargiak (Paper moon-papers) izenburupean bildu dituen margolanak ikusgai ditu atzotik Bergarako Aroztegi aretoan, Barbara Stammel artista alemaniarrak. Unai Azkarate bergararraren erakusketaren ostean, alemaniarraren txanda izango da iraileko lehen hamabostaldian.

Formatu eta material ezberdinen gainean olioz margotutako koadroak dira, erretratuak. Norberaren buruari margotuak batzuk. "Erretratuak dira, baina ez dira erretratuak" dio, artistak, halere. Eta kontraesana honela azaltzen du: "Ez dira, gaia ez baita erretratua, pintura eta ikuslearen arteko harremana baizik… ikusleari pinturaren bidez zabaltzen zaion bideari buruzkoa".

Abiapuntua artistaren gertuko pertsonak dira eta euskarria, gehienetan, Kraft papera, "euskarri xumea" artistak berak dioenez.

Erakusketa Bergarako Udalak antolatu du eta irailaren 15era arte izango da zabalik. Ordutegia, honakoa: martitzenetik barikura bitartean: 18:00-20:30; zapatuetan: 12:00-14:00 eta 18:00-20:30; eta, domeketan: 12:00-14:00.



(Erakusketako beste erretratu batzuk).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak