Agorrosingo kirol gunean 21 jarduera eta 2.200 plaza eskainiko dituzte ikasturte berrian

Eneko Azkarate Laspiur 2013ko abu. 30a, 09:00

Oporrak amaitzear, ikasturte berrira begira jartzeko unea da eta kirolari dagokionez, Bergarako Agorrosinen izango da aukerarik lehorreko zein bustiko kirol jarduerei dagokioenean. 21 kirol jarduera eta 2.200 plaza eskainiko dituzte 2013-2014 ikasturtean. Izena emateko epea irailaren 5ean, eguenean, amaituko da. Plazen zozketak, berriz, irailaren 10ean egingo dituzte.

Berrikuntzak ere izango dira. Aipagarrienak, honako hauek:

  • Igeriketa eskola. Kudeaketa aldaketa nabarmenak egiten ari dira "eskaera handiena sortzen duen kirol-jarduerari erantzuna" emateko. "Itxaron zerrendak murriztu diren arren, oraindik ere eskaera handia" dela adierazi dute Agorrosingo kirol gunetik.
  • Igeriketa Helduak. Ohiko hastapen eta hobekuntza ikastaroekin batera, teknifikazio talde bi ateratzeko saiakera egingo da, igerian jakin bai baina hobetu eta entrenatu nahi dutenentzat.
  • Gazteak. Aurten, Free Style dantzak eta Areto-bizikleta gazterekin batera, Multi-Gazte ekintza emango da: kirol eta gimnasia desberdinak batuko dituen eskaintza.
  • Beste berrikuntza batzuk. Zunba eta ur gimnasia terapeutikoak.

Horiekin batera, betiko GAP, Bosu, Body-power, Aquaerobik, Yoga, Pilathes eta areto bizikleta arrakastatsuak mantendu egingo dira.

Argibide gehiago Agorrosingo harreran eta webgunean.

Ekintzak, ordutegiak eta prezioak, ostera, hemen dituzue ikusgai.

Ikastaroetan parte hartzeko zozketan izena emateko epea irailaren 5ean bukatzen da. Ondoren, ikasturteko eskaintzarako zozketa irailaren 10ean egingo da.

Zozketa ostean, aukera egongo da libre geratzen diren plazetan izena emateko.

Aurtengoan 2.200 plaza izango dira 21 kirol jardueratarako.

Iraileko egutegia

Bestalde, irailaren 15a, domeka, izango da kanpoko igerikua erabiltzeko azken eguna. Egun horretako ordutegia honakoa izango da: 10:00-20:30. Honenbestez, bukaera emango zaio udako denboraldiari Agorrosinen. Eta, hurrengo egunetik, 16tik, domekara arte, 22ra arte, aste osoa, itxita izango da Agorrosingo kirol gunea. Garbiketa astea izango da hori.

Osterantzean, irailaren 15era arte, aste egunetan, 07:00etatik 22:00ra bitartean zabalik izango da kirol gunea. Eta, zapatu eta domeketan, 09:00etatik 21:00etara.

Irailaren 23tik 30era bitartean, berriz, honakoa izango da ordutegia: asteko egunetan, 07:00etatik 22:00etara; zapatuan, 28an: 09:00-14:00 eta 16:00-20:00; eta, domekan, 29an: 10:00-14:00 eta 16:00-20:00.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak