Auzolanean berritutako San Matei ermita bedeinkatuko dute domekan

Iure Eizagirre 2013ko abu. 29a, 14:10

Duela egun gutxi amaitu dituzte Uberako San Matei ermitako eraberritze lanak. Ekainean hasi zen herritar talde bat ermita berritzen eta domekan, San Matei egunean, izango da emaitza ezagutzeko aukera.

Auzolanean egindako obren bedeinkapena 11:30ean egingo dute, mezaren ostean. San Matei eguna ospatzeko beste ekintza batzuk ere antolatu dituzte domekarako: eguerdian txistorra eta ardoa banatuko dituzte, trikitilariek giroa alaitzen duten bitartean eta bola jokua izango da ondoren.

Ospakizunari amaiera emateko, auzo bazkaria egingo dute 14:00etatik aurrera.

San Emeteri eta Zeledonioren ermita

San Emeteri eta Zeledonioren ermita da San Matei. Bergaratik Elgetarako bidean, Uberan sartu bezain pronto ezkerreko bidea hartu eta handik 300 bat metrora dago, Etxeberriaundia (Santikua) baserriaren ondoan.

Oinarri karratua dauka, lau isuritako teilatua, eliza barruan gela handia, apaingarri gutxikoa: hormak margotuak, porlanezko lurra, eta erretaula. Sabaizun sapaia eta egurrezko habeak.

Sarreran egurrezko atea, eta aurrealdeko horma guztian egurrezko hesia, beraz, barrua begibistan dago. Guzti hau arkupe baten babesean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak