Kofraixak ospatuko dituzte Osintxun asteburuan

Eneko Azkarate Laspiur 2013ko abu. 29a, 13:00

Abuztuko azken asteburuan, betiko legez, Kofraixak izango dira Osintxun. Bariku arratsaldean hasiko dira suziriaren jaurtiketarekin. Soraluzerako bizikleta martxa, mozorroa soinean dutela, izango da, bariku arratsaldean bertan, jaietako ekitaldirik sonatuena. Baina bestelakorik ere izango da domekara arte, denetik eta onetik: buruhandiak, herri afari eta bazkariak, rock kontzertuak, aizkolariak, pilota partiduak..., eta baita kulero, kantzontzilo eta tanga lasterketa ere, domeka goizaldean, saldaren aurretik.

Hemen egitaraua:

Egubakoitza 30:

  • 18:00: Suziri jaurtiketa eta jaien hasiera.
  • 18:30: Bizikleta martxa Plaentxira mozorrotuta. Saria mozorro onenari.
  • 20:30: Buruhandiak.
  • 23:00: Kontzertua: Claxon; Mandoilek eta Dirty Brothers.

Zapatua 31:

  • 12:30: Futbolin eta ping-pong txapelketak.
  • 14:00: Koadrilen arteko bazkaria (mahaiak jarriko dira frontoian eta koadrila bakoitzak bere bazkaria ekar dezala. Su bat ere egingo da bazkaria berotzeko).
  • 18:30: Sukaldaritza txapelketa. Haragi paella.
  • 19:00: Toka txapelketa mundiala (Bi tiraldi 2 euro). Saria egongo da irabazlearentzat.
  • 20:00: Buruhandiak. Djembe-poteoa.
  • 21:30: Herri afaria.
  • 00:00: Kontzertua, Triki Ta Ke taldearekin.

Domeka, 1:

  • 05:00: Kulero, kantzontzilo eta tanga lasterketa.
  • 06:00: Salda magikoa.
  • 11:30: Kalejira Bergarako Udal Txistulari Bandarekin.
  • 12:00: Meza nagusia eta karitate banaketa.
  • 13:00: Aizkolariak, herriko plazan.
  • 17:30: Pilota partiduak.
  • 20:00: Buruhandiak, bonba japoniarrak eta jaien amaiera goi mailako poteoarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak