Irailaren 2an, 3an, 4an, 9an, 10ean eta 11n egingo dituzte entseguak. Umeena izango da 19:00etatik 20:00etara eta, helduena, 20:00etatik 21:00etara. Aranzadi Ikastolaren gimnasioan izango dira entseguak, lehengo Haurtxoa haurtzaindegian. Sarrera Seminarioko jolastokitik.
Entseguetara gerrikoa ekarri behar da danborra eusteko.
Ohi den moduan, nagusien danborrada irailaren 15ean izango da, gaueko 22:30ean eta, umeena, irailaren 16an, astelehena, San Martin eguna, arratsaldeko 18:30ean.