Mireia Gabilondo bergararraren 'Amaren eskuak' filma Zinemaldian estreinatuko da

Imanol Gallego 2013ko abu. 24a, 12:48

Donostia Zinemaldiaren 61. edizioak zortzi film luze aurkeztuko ditu aurten Euskal Herrian ekoitziriko zinemari buruzko Zinemira sailean. Tartean Mireia Gabilondoren Amaren eskuak lan intimista.

Nazioarteko zine berritzailearen erakusleiho ikaragarria izateaz gain, Zinemaldia, Euskal Herrian egiten diren lanen bozgorailua ere bada, horregatik sortu zen Zinemira atala. Aurten, euskal produkzioak mimatzen diren sail honetan, zortzi film ikusiko dira, tartean Amaren eskuak.

Gabilondok oso istorio kuttuna eta hurbilekoa sortu du. Ama eta alaba baten arteko harremanean murgilduko da ikuslea. Errua, maitasuna, ezberdintasunak, eta guztiaren gainetik, bi emakume hauen arteko parekotasunak azalean geratu dira.

Bergararraren filma, beste sei luzemetraiekin batera, euskal zinemaren Irizar Saria eskuratzeko lehiatuko da. Irizar saria nori eman epaimahai espezifiko batek erabakiko du, eta saridunak 20.000 euro gordin irabaziko ditu, filmaren ekoizleentzat.

Hau baina, ez da Debagoienak Zinemaldian izango duen presentzia bakarra. Asier Altunak ere bere azken film laburra: 'Zela trovke' ('Belarra mozten'), Zabaltegi sailean erakutsiko du-eta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak