Bergara hobetzeko lehiaketa zabaldu du Udalak

Imanol Gallego 2013ko abu. 23a, 09:47

Baliabideak bereziki zaindu behar diren krisi testuinguru honetan Bergarako udalak herritarren premia eta lehentasunak ezagutzeko lehiaketa abiarazi du. Udaletik ekimen honek parte-hartzea sustatzeaz gain herritarren irudimena ere bultzatzea espero dute.

Bergarako udalak herria hobetzeko asmoarekin jende artean askotan egiten den galderaren erantzuna topatzeko lehiaketa deitu du. Nola edo zertan hobetu Bergara? Galdera erraz honen bitartez bergararren premia eta nahiak ezagutzeaz gain, pertsonen sormena garatzea ere nahi dute.

Galdera erraza dirudien arren, erantzuna ez da hain erraza. Proposatzen diren ideia edo proiektuetan kontuan hartuko dira bideragarritasun teknikoa, ekonomikoa eta herritarren iritzia. Ideia lehiaketa honetan bi maila daude:

  • Proiektua: Aurkezten diren proiektuek zehaztasun maila nahikoa izan beharko dute, eta helburua zehazten den memoria txiki batekin aurkeztu beharko dira. Horrez gain, egin beharreko lanak, baliabideak eta aurrekontuaren zirriborroa ere izan beharko dute.
  • Ideia: Sari honetara aurkezten diren ideiek ere azalpena beharko dute. Ideiaren sustatzaileak haren balizko garapen eta bideragarritasuna bermatzeko nahikoa azalpen eman beharko ditu. 

Proposamenak urriaren 10a baino lehen aurkeztu beharko dira eta aurrera egiten duten ekimen hoberenak saria izango dute. Aurkeztutako proposamen guztien artean bi proiektu eta bi ideia onenek saria izango dute. Herriko proposamen egokiena ez da esku hutsik joango eta sari berezi bat ere egongo da. Bergararen etorkizunaren parte izateko aukera ezin hobea da hau.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak