Ireki dute Pol-Pol taberna berria

Imanol Gallego 2013ko abu. 19a, 15:11

3 urtez itxita egon ostean gaur ireki dute Pol-Pol berria. Komenio kalean egotetik Domingo Irala kalera pasa den arren, lehengo izaerari eutsiko dio. Taberna gaurtik aurrera irekita egongo den arren, inaugurazio ekitaldi ofiziala irailak 11 egingo dute.

Hiru urte bizkor pasatzen diren arren, bergararrek Pol-Pol tabernaren hutsa sentitu dute. 36 urtez Bergarako kultur gune garrantzitsu hau ez da desagertu eta gaur bere ateak berriro ireki ditu. Lehengo taberna Komenio kalean zegoen arren, hemendik aurrera Domingo Irala kalean egongo da taberna mitiko hau.

Bezerontzat gaurtik aurrera zabalik egongo de arren, inaugurazio ekitaldi ofiziala irail erdialdean izango da. Dena den, Pol-Polek herria eta kulturarekin duen lotura sakonaren adierazle gisa zapatuko bazkari herrikoia dugu. Lehengo tabernan egiten zuten moduan, Andra mari egunean bazkaria egin zuten.

Pol-Pol taberna berriak izenaz gain, bere betiko sena mantenduko du. Hala ere, hemendik aurrera, ez da taberna soil bat baino, egoitza berrian egindako lanei esker jatetxea ere izango da-eta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak