Txan magoak bergararrak liluratu zituen

Imanol Gallego 2013ko abuztuaren 22a

Karta jokoak, zapiak, kutxak... Txanek ez zuen ezer gorde eta Bergarako Errotalde parkera gerturatu ziren txiki zein nagusiak txunditu egin zituen. Artxila-murtxila hitzak esan orduko magiak ezinezkoa zirudiena erraza bilakatzen zuen.

Errotalde parkeak atzo, normalean baino bisitari gehiago jaso zituen. Txiki zein nagusi, haur zein heldu Txan magoa Amelingo txirularia izango balitz bezala, jende ugari batu zen bertan.Denboraz estu hasi bazen ere, magoak berehala bereganatu zituen bergararrak eta behin baino gehiagotan aho zabalik utzi zituen.

Karta jokoak, koloretako zapiak, joko ezinezkoak... Artxila-murtxila hitzek magia sortzen dutela argi geratu zen eta txalo zaparrada ederra jaso zuen Txanek. Ikuskizunak iraun zuen bitartean magiak soilik sortzen duen atmosfera berezi horretan murgildu ziren ikusle guztiak.

Argi dago magia kontuetan adina gutxienekoa dela. Izan ere, horrelako ikuskizunek guztiok barruan dugun haur kuriosoa azaleratzen dute-eta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak