Gizonezko bat atxilotuta, ustez tabernara sartu eta jabeari edalontziak botatzeagatik

Ubane Madera 2013ko abu. 12a, 16:10

Tabernako kristalera kolpeka txikitu, barrura sartu eta edalontziak bota zizkion tabernaren jabeari, gorputzeko hainbat ataletan zauriak eraginez. Ospa egin zuen gero 44 urteko gizonezkoak, baina Ertzaintzaren patrulla batek atxilotu egin zuen gero. Domeka goizaldean izan ziren gertakariok, Bergarako erdiguneko taberna batean, Segurtasun Sailaren arabera.

Biktimaren eta hainbat lekukoren deklarazioaren arabera, domekan, 04:20ak inguruan gizonezko bat tabernara gerturatu, eta itxita egon arren, jabea eta bezero bat barruan zeudela ikustean, atea kolpatzen hasi zen. Jabeak adierazi zion taberna itxita zegoela, baina gizonezkoak kolpeka segitu zuen, kristalera txikitu arte.

Polizia aurrekariak

Segurtasun Sailaren arabera, tabernara sartu zen gero, eta edalontzi batzuk jaurti zizkion jabeari, bekokian eta besoetan zauriak eraginez. Osasun zentrora joan behar izan zuen emakumeak zauriengatik, baina lehenago gertatutakoaren berri eman zion poliziari, eta haiek ondoko kale batean atzeman eta atxilotu zuten gizonezkoa, lesioak eta kalteak eragitearen akusaziopean.

Segurtasun Sailak emandako informazioaren arabera, atxilotutako gizonezkoak 44 urte ditu eta aurrekari polizial ugari. Epailearen aurretik pasako da datozen orduotan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak