Hirigune historikoko argiteria egokitzeko lehiaketa

Ubane Madera 2013ko abuztuaren 7a

Bergarako kasko historikoko argiteria publikoaren energia kontsumoa jaitsi eta argiteria hobetzeko argiteri sistema integratua hornitu eta muntatze lanetan laguntzeko lehiaketa dietu du Bergarako Udalak eta zabalik dago eskaintzak aurkezteko epea. Presazkoa du Bergarako Udalak kontratazio hori egitea. Hori horrela, lizitaziora aurkeztu gura duteneEnpresek hamar lanegun dituzte euren proposamenak aurkezteko.

Proposamenok Bergarako Udaleko erregistroan aurkeztu beharko dira, 09:00etatik 13:00ak bitartean.

53.845 (BEZa barne) euroko aurrekontua du lizitazio horrek. Eta behin kontratua sinatu ostean, hurrengo egunetik hasi eta lau astean egin beharko dira zeregin guztiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak