Sanse eta Eibar Agorrosinen

Ubane Madera 2013ko abu. 6a, 14:44

Abuztuaren hasiera honetan Debagoienean geratu diren futbol-zaleek hitzordua dute eguaztenean Bergaran. Real Sociedad B-Eibar. Horixe da Bergaran jokatuko duten partidua. 19:00etan hasiko da eta aurre-denboraldiaren barruan txuri-urdinek eta armaginek jokatuko duten lagun arteko partidua izango da.

Ordu eta erdi lehenago iritsiko dira txuri-urdinak Bergarara, beroketa ariketak egiteko. Bergarako futbol zelaira aterako duten hamaikakoari dagokionez, berriz, ez dute ezer aurreratu. Biharko partidua baino apurtxo bat lehenago jakinaraziko dute ze jokalarik jardungo duten Eibarko armaginen kontra.

Hurrengo, Mirandes

Armaginei dagokienez, berriz, Athletic B taldearen kontra jokatu zuten azkeneko partidua abuztuaren 3an (zapatua) Lezaman. Banakoa erdietsi zuten orduan, eta horrek indarrak emango dizkie armaginei joan den uztailaren 31n Realaren lehen taldearen kontra 2-0 galdutako partiduari buelta emateko ahaleginean.

Eibar taldeak abuztuaren 10ean du hurrengo hitzordua, Mirandes taldearen kontra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak