Izan ere, plazatxo haietako galtzada-harriak harearekin daude jarrita; eta euria egiten duenean, euri-uriak barrura filtratzen dira, eta denborarekin galtzada harriak altxatu egin dira. Gauzak horrela, Gorosti loradendaren ondoan dagoen plazatxoarekin egin zuten konponketa bera egiten dihardute orain gainontzeko biekin: galtzada-harri zein loseta guztiak kendu, altuera apurtxo bat irabazi, ura barrutik kalterik eragin gabe pasa dadin, eta atzera ere jarri galtzada-harriak zein losetak (argazkian).

Zuhaitzak kenduta
Hain justu ere, erdiko plazatxoan dihardute egunotan lanean. Eta igerilekurantz begira jarrita, Matxiategi kalean dagoen azkeneko plazatxoan ere dagoeneko kendu dituzte zuhaitzak han ere konponketa bera egiteko. Udazken ingururako bukatuko dituzte bi plazatxoen konponketa.