Atsedenerako asti larregirik ez dute izan Belceblues taldeko kideek. Duela gutxi Memphisen egindako egonaldiaren dokumentala estreinatu ondoren, nazioarteko blues eta jazz hitzordu ezagunenetarikora eraman dute-eta euren musika oraingo asteburuan.
Agertoki berean izan ez arren, gainera, Elvis Costello & The Imposers, Diana Krall eta Jamie Cullum moduko artistekin bat egin dute bergararrek Heineken Jazzaldiaren egitarauan.