San Pedro parrokia bisitatzeko aukera abuztuan zehar

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko uztailaren 29a

Bergarako Udaleko Turismo Sailak bisita gidatuak antolatzen ditu, urtero, herriko txokoren batera. Aurten, San Pedro eliza zaharberritua hautatu dute ekimenerako.

"Eraikin bikain honek oso ongi islatzen du gure herriak izan duen bilakaera historikoa, eta, gainera, estilo eta moda ugari hartzen ditu bere baitan". Ordu eta erdi iraungo dute; euskarazko bisitak eguenetan (16:00) eta zapatuetan (11:00) izango dira. Gaztelaniazkoak ordu berean, baina egubakoitz arratsalde eta domeka goizetan.

Informazio gehiago jasotzeko eta erreserbak egiteko, idatzi turismoa@bergara.net helbidera edo deitu  943 77 91 28 zenbakira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak