Musika, magia eta zinema, abuztua Bergaran ematen dutenen eskura

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko uzt. 30a, 13:00

Kanpora joan barik herrian geratzen direnek zer egin izango dute abuztuan zehar. Askotariko ekintzak antolatu dituzte, musika, magia zein aire zabaleko zinea, kasu.

Abuztuan herrian geratzen direnek zer egin izango dute. Esaterako, The Back Tracks talde donostiarraren doinuak entzungo dira hilaren 14an Usondon; Cuarteto Adsax laukoteak, berriz, Errekalde parkean emango du saxo kontzertua hilaren 23an. Biak 20:00etan hasiko dira; euria eginez gero, udaletxeko osoko bilkuren aretoan izango dira. 

Bestalde, abuztuan magia ikuskizuna ere egongo da Bergaran. Txan magoak hilaren 21ean esango ditu trikimailuak egiteko artxila murtxila! berba magikoak; Errotaldea ilusio eta irudimenaren gune bilakatuko du, 20:00etan hasita.

Baina gainera, bi erakusketa ere egongo dira bergararren eskura Aroztegin. Unai Azkaraterena –abuztuaren 25era arte– eta Barbara Susanne Stammelerena, abuztuaren 29tik irailaren 15era arte.

Gainera, eta iazko geldialdiaren ondoren, abuztuan bueltan izango da aire zabaleko zinea. San Martin plazan izango dira emanaldiak, martitzenetan, 22:00etan hasita: Basalagunak, Piratas, Bypass eta El lado bueno de las cosas filmak emango dituzte.

Auzoetako jaiak

Abuztuan, gainera, hainbat auzotako jaiak ere izango dira:  Angiozarkoak (hilak 15), Zabaletamendikoak (hilak 24), Osintxukoak (hilak 30-31) eta San Lorentzokoak (hilak 31).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak