Asteburuan Santiago eta Santa Ana festak ospatuko dituzte

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko uzt. 26a, 15:24

Festetan murgilduko dira Basalgo eta Boluko bizilagunak; Santiago eta Santa Ana jaiak ospatuko dituzte asteburuan eta egitarau polita prestatu dute bi auzoetako lagunek.

Eguenean hasi ziren Basalgoko Santiago festak eta gaur emango diote amaiera jaiari. Haurrak eta erretiratuak izango dira protagonista. 12:30ean meza egin dute, eta luncha prestatuko dute jai batzordeko kideek osterako. Eta mokaduaz gain, umeentzat jolasak egon dira.

Herri bazkaririk ere ez da falta izango Basalgon; 14:30ean hasita, auzoko erretiratuek eta jai batzordeko kideek bazkaria egingo dute. 

Santa Anak, domekara arte

Boluan, Arruriagan eta Burdinaten Santa Ana jaiak ospatuko dituzte gaurtik domekara. 20:00etan izango dira txupinazoa eta Santanatxoren jaitsiera. Sardinak jateko aukera egongo da (21:00) eta Still eta DJ Pinok girotuko dute gaua (22:30).

Zapaturako egitarau polita antolatu dute: pintura eta marrazki lehiaketa (10:00), umeentzako jokoak (12:00), mozorro lehiaketa (18:00), Bolua otxotea (19:30), eta herri afaria (21:30) izango dituzte, besteak beste.

Domekan, festen garra itzali aurretik, zer egin izango dute auzora bertaratzen direnek. Pilota partiduak ikusteko aukera egongo da (11:00), baita Goenkaleko klaratarren elizan meza entzun ostean salda eta txorizoa jateko aukera ere (12:30). Arratsaldean, 16:30ean hasita, puzgarriak eta Avenida Orkestraren emanaldia. Santanatxoren igoeraz amaituko dira jaiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak