Mikel Aristik beltz ikusten du Euskadi taldearen etorkizuna

Julen Iriondo 2013ko uztailaren 26a

Txirrindulari bergararra eta bere taldea denboraldi bikaina ari dira egiten profesional mailan. Euskadi Fundazioaren taldea aurten estreinatu da errepidean Euskaltel taldeak bere bidea bakarrik jarraitzea erabaki ondotik. Baina diru faltak ekar dezake lehen eta azken urtea izatea.

Aristi urte ederra egiten ari da profesional mailan, Euskadi Fundazioaren talde osoa bezala. Italian eta Portugalen izan da berriki korritzen, eta gustura itzuli da egindako lanarekin. Atzo Ordizian izan zen, 69. sailkatu zen, eta hilaren 31n Getxoko zirkuituan ariko da.

Denboraldiaren azken zatirako gogoz da bergararra, baina kezkatuta ere bai, dirurik ez eta etorkizun beltza duelako taldeak. Ez du baztertzen, tamalez, datorren urtean amateur mailan korritu behar izatea berriro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak