Turkiako folklorea Bergaran

Jagoba Domingo 2013ko uzt. 26a, 12:00

Turkiako folklorea gertutik ezagutzeko aukera egongo da gaur iluntzean, 19:00etan, Bergarako San Martin plazan. Portugaleteko Nazioarteko Folklore jaialdiaren 39. edizioaren saioetako bat izango da. 
Portugaleten ez ezik, beste herri batzuen dantzak ikusteko aukera zabaltzen dute, eta gaurkoan Bergararen txanda heldu da.

Gökmeydan Halkoyunlari taldea, 2004ean sortu zen, gazteak euren herrialdeko kulturan eta ohituretan hezteko; horiek galdu ez daitezen, ezinbestekoa delako datozen belaunaldiei erakustea.
Eskaintzen dituzten kantu eta dantzen sortan; Bitlis, Diyarbakir, Artvin, Kilis, Izmir, Skopje, Adiyaman, Urfa edo Trabzon-eko probintziatakoak daude.

Arrakasta handia Turkian

Hogei dantzari inguru eta bi musikarik sortzen dute taldea, eta Turkian antolatzen diren lehiaketetan emaitza onak lortu dituzte urte hauetan zehar. Jaialdiko beste ikuskizun batzuekin alderatuz, turkiarrenean, musikak protagonismo handia du, erritmo eta intentsitate aldaketa ugariz.
Beraz, martitzenean, Beningo dantzariak Arrasateko Monterron parkea kolorez eta dantzez girotu bazuten; gaurkoan, turkiarren eta bergararren txanda izango da, 19:00etan San Martin plazan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak