5.100 euro eraman ditu Gorka Irazolak Lokatzaren Tourreko porra irabazita

Julen Iriondo 2013ko uzt. 23a, 12:33

Atzo iluntzean banatu zituzten porrako sari guztiak. Oso parekatua izan da garaipenerako lehia. 1.566 puntu egin ditu irabazleak, eta bost puntuko tartean jarraitu diote atzetik bigarrenak eta hirugarrenak.

 

 

Lokatzaren Tourreko porran aurten egin diren 510 apustuen artean Gorka Irazola 16 urteko gaztearena izan da puntu gehien eman dituena, 1.566; Moxkorra 1 taldeak egin du bigarren lau puntura, eta Igor Larrañaga izan da hirugarrena bostera, 1.561 punturekin. 1.530 euroko saria eraman du Larrañagak, 2.550ekoa bigarren sailkatu den taldeak eta Gorka Irazola irabazleak 5.100 euro poltsikoratu ditu.

Lokatzaren porran beste sari batzuk ere banatu zituzten. Zabala jatetxearen saria Aintzane Arizmendirentzat izan zen; etaparen batean gehienezko 100 puntuak eskuratu dituztenen artean Bolutarrak taldeari egokitu zitzaion saria, eta zozketatutako saskia, berriz, Aurten Bai 4 taldeari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak