Asanblada irekia gaur, martitzena, Artatsen 35/08 sumarioaren harira

Monika Belastegi Aranzabal 2013ko uzt. 23a, 11:33

Urriaren 17an, 35/08 makro-sumarioaren baitan izango den epaiketaren berri emateaz gain, herritarrak gonbidatu nahi dituzte gaiaren gainean duten iritzia ematera eta prest daudenekin "erantzun zabal eta indartsua antolatzera". Asanblada 19:00etan izango da, Artatse elkartean.

Hain zuzen ere, urriaren 17an Artatse Elkartea, Arrano taberna, Jose Luis Elkoro, 100etik gora elkarte eta beste 39 euskal herritar epaituko dituzte 35/02 makro-sumarioaren baitan. "Tabernaren eta elkartearen itxiera eta Jose Luis Elkororen kartzelaratzea lortu nahi dute epaiketa honekin", diote Artatse elkartetik.
 
"Kultur Elkarteak, tabernak, bilera lekuak eta militante politikoak lan politikoa eta soziala egite hutsagatik epaituko gaituzte. Dena den, ez gara urrian antzeko arrazoiengatik Madrilen izango garen bakarrak, beste makro epaiketa batean 40 gazte epaituko dituzte Segiko kideak izatearren. Hauen kontra ere 6 urtetik gorako kartzela zigorrak eskatu dituzte", azaldu dute.
 
Horren aurrean, "halako astakeriarik ezin" dela onartu azpimarratu dute: "Gure herria bake eta konponbide egoera batera eraman behar dugu oztopo guztien gainetik". Hori horrela, "erantzun zabal, anitz eta herrikoia" antolatu nahi dute. Horregatik gaur, hilak 23, 19:00etan asanblada irekia antolatu dute Artatsen. Bileran bergarar guztiak informatu nahi dituzte egoeraz eta horrekin batera, "parte hartzaileen iritziak jaso nahi ditugu eta prest daudenekin erantzun zabal eta indartsua antolatu", gehitu dute.
 
Herritar guztiei egiten diete dei parte hartzera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak