XXXI. Basalgora igoera herrikoia izango da Bergaran, eguenean

Naiara Uriarte 2013ko uztailaren 22a

Zazpi hamazortzi urte bitarteko neska-mutilek Bergarako txirrindulari igoera herrikoian parte hartu dezakete, eguenean. Izen ematea, doakoa, egunean bertan egingo da - ITESA fabrikaren aparkalekuan-, eta 12:00etan hasiko da.

Mailak jaiotza urtearen araberakoak izango dira: aurre-benjaminetatik hasi eta jubenil arte. Ekipamendu eta materialari dagokionean, kaskoa eramatea derrigorrezkoa da, eta haurrek ez dute hau kenduko lasterketa amaitu arte. Segurtasuna bermatzeko, txirrindulariek ezingo dute errepidera eror daitekeen ezer eraman -bidoia, puzgailua...-.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak