Argentinatik Bergarara, arbasoak ezagutzera

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko uzt. 23a, 12:39

Eguenean dantza ikuskizuna egingo dute Argentinako Necocheako Zahal Alai dantza taldeko kideek San Martin plazan, 19:00etan. Abuztuaren 11ra arte Bergaran egongo dira hango 21 lagun, herria, euren arbasoen sorlekua eta Euskal Herria ezagutzen.

Duela astebete heldu ziren Necocheako gazteak Euskal Herrira. 21 etorri dira guztira. Beraien birraitona, birramona, aitona, amona ... euskal jatorrikoak dira eta arbasoak ezagutzera etorri dira Euskal Herrira, arbasoen sorlekua ezagutzera. Bide batez, euskaldunekin harremanak izatea ere nahi dute..

Gazte hauek hango Zahar Alai dantza taldeko partaideak ere badira eta hango eta hemengo dantzak egingo dituzten ikuskizuna eskainiko dute eguenean San Martin plazan. Musika ere entzungo da ikuskizunean.

Jardun eta Udala

Gazte hauekiko harremana Aritz Alustizak egin zuen, 2006an eta 2011n Argentinara egindako bidaietan. "Urte hartan, Euskal Herrira etortzeko asmoa zutela esan zidaten. Bere garaian euskaldun dezente joan ziren Argentinara eta esku zabalik hartu zituzten han. Uste dut zorretan gaudela herri horrekin, gaur egun ere esku zabalik hartzen gaituzte-eta", adierazi du Aritz Alustizak.

Eguena arte Andoainen daude gazte hauek, eta uztailaren 25etik abuztuaren 11ra Bergaran egongo dira. Horrela, Jardunekin eta Udalarekin batera antolatu du Alustizak egueneko dantza ikuskizuna. "Egingo dituzten euskal dantza asko inguru honetan dantzatzen ez diren piezak dira, eta guretzat ere berria izango da", dio bergararrak.
Bergaran egongo diren egunetarako hainbat plan egin dituzte, adibidez: herria ezagutu, herritarrekin egon, hemengo bizimodua ezagutu eta inguruko herriak bisitatu. Horrez gain, festarako ere aprobetxatuko dutela adierazi du Aritz Alustizak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak