Eraikinek pasa beharreko azterketa berbagai, bihar

Imanol Gallego 2013ko uztailaren 22a

Udal ordezkariek beste bilera bat egingo dute Eraikinen Ikuskapen Tekniko derrigorrezkoa egin behar duten ereikinetako presidenteekin. Martitzenean, bihar, izango da bilera hori, 19:00etan udaletxeko osoko bilkuren aretoan.

Eusko Jaurlaritzak joan den urtean atera zuen dekretuaren arabera, 1901 urtea baino lehen egin ziren eraikinak 2013a bukatu aurretik pasa behar dute ikuskapen teknikoa. Hori egiteko, pertsonal aditua kontratatu beharko dute eraikin horietako bizilagunek. 1901etik 1940ra bitarteko eraikinek 2014an egin beharko dute ikuskapen hori, eta 1940tik aurrerakoek, 2015ean. Horren aurrean, eta bizilagunei ahalik eta informazio gehien ematearen alde, bilerak egin dituzte udaletxean. Martitzean egingo dute hirugarrena eta azkena. Udaleko eta Suradesako ordezkariak egongo dira informazioa ematen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak