Unai Azkarateren artelanak dagoeneko ikusgai Bergarako Aroztegin

Txomin Madina Milikua 2013ko uzt. 19a, 23:10

Orain artean musika munduan egindako lanagatik zen bereziki ezagun Unai Azkarate, baina gaur bere margolanekin osatutako erakusketa inauguratu du.

"Kaosa, nire estudioan dagoen kaos bera", horrelaxe definitu du Unai Azkaratek Bergarako Aroztegi aretoan dagoeneko ikusgai dagoen erakusketa osatzen duten artelanen ezaugarri komuna. Aire zabaleko pinturak, aurten egin dituen eta Rugged sailean sailkatu dituen margolan batzuk, collage-ak, eskultura benetan bereziak... Guztiak jasotzen ditu erakusketak, eta abuztuaren 25ra arte egongo da ikusgai.

Inaugurazio ekitaldia berezia izan da gainera, izan ere, erakusketara joan direnen gozamenerako eta  Azkaiter Pelox izenpean, kontzertua eskaini du Unai Azkaratek hainbat lagunen konpainiarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak