'Bixkai' estraditatu dute, Frantzian zigorra bete ostean

Monika Belastegi Aranzabal 2013ko uzt. 18a, 18:04

Iñaki Arietaleanizbeaskoa 'Bixkai', gaur estraditatu dute Espainiara Frantzian zuen zigorra bete ostean. Bergarako Herrirak jakinarazi berri duenez, Madrilgo Audientzia Nazionalean dago orain, epaileak bere gainean erabakitzeko zain.

Ekainaren 17an izan zuen epaiketa Parisen Bixkai-k, eta han ebatzi zuen epaileak Frantziarekiko zigorra beteta duela dagoeneko. Bergarako Herrirak orduan jakinarazi zuenez, 20 bat egunen barruan zen burutzekoa estradizioa Espainiara, eta esandako moduan, gaur gauzatu da eta Madrilgo Audientzia Nazionalean dago orain.

Instantzia horrek behin-behineko espetxealdia aginduko du, epaiketa izan arte, eta epaiketa horretan jakingo da zein den Espainiako justiziak ezartzen dion zigorra, Bergarako Herrirak zehaztu duenaren arabera.

Herritatik, bestalde, gogora ekarri nahi izan dute Bixkairen ibilbidea: "Orain dela hainbat urte kondenaren hiru laurdenak beteta espetxetik irten zen. Dena den, Espainiar Estatuaren mendeku politika medio, kondena osorik bete eta kartzelaratu nahi zutelako Euskal Herritik alde egin zuen. Frantzian atxilotu eta kondena bete ondoren, Espainiako agintarien esku dago momentu honetan".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak