Gaur, eguena, hasiko dira Santa Marina jaiak

Monika Belastegi Aranzabal 2013ko uzt. 18a, 10:20

Gaur, Santa Marina eguna, abiatuko dira jaiak eta domekara arte luzatuko dira. Ohi bezala, 19:00etako meza nagusiaren ondoren, Aritzeta abesbatzak emanaldia egingo du. Meza, gainera, koro parrokial berrituak abestutakoa du.

Hemen egitaraua:

Uztailak 18, eguena (Santa Marina eguna):

  •  19:00etan: Meza.
  •  20:00etan: Aritzeta abesbatzaren kontzertua.
  • Ondoren, salda eta txorizoa eliz atarian etortzen den guztiarentzat, eta kalejira txistulariekin, ordu berean pintxo potea trikitilariek alaiturik, eta buruhandiak Matxiategin.

 Uztailak 19, egubakoitza:

  • 19:00etan: Boccia lehiaketa eta pintxo potea, kalejira txarangak alaiturik eta buruhandiak.
  • 22:00etan: Dantzaldia, Etxalarreko enparantzan.

 Uztailak 20, zapatua:

  • 10:00etan: Diana.
  • 10:30ean: Santa Mariana auzoko edadetuenari omenaldia Mizpirualden.
  • 11:30ean: Jubilatuetan salda eta txistorra gerturatzen den guztiari trikitilariekin, ondoren trikipoteoa.
  • 14:00etan: Herri bazkaria.
  • 16:00etan: Karta txapelketa.
  • 17:00etan: Beti Bustirekin piraguatan ibiltzeko aukera gazteentzat eta merienda Infernokuan.
  • 18:00etan: Bolo eta toka txapelketa jubilatuetan.
  • 19:30ean: Dantzaldia gaztetxoentzat.
  • 22:00etan: Dantzaldia.
  • Goiz aldera, txokolate jana.

 Uztailak 21, domeka:

  • 11:00etan: Futbol partidua Agorrosinen, ezkon gabeak ezkonduen aurka.
  • 12:30ean: Plaentxi bikotea  mariatxiak.
  • 13:30ean: Berakatz zopa eta tortilla lehiaketa.
  • 16:00etan: Puzgarriak eta apar festa.
  • 18:30ean: Kukañak.
  • Egun guztian zehar futbolinak egongo dira auzoan gaztetxoek jolastu ahal izateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak