'Alfaren erro karratua' Bergarako Munibe plazan

Jagoba Domingo 2013ko uzt. 16a, 15:36

Instalazio artistikoa muntatu du Ramon Aranzabal artistak Bergarako Munibe plazan. Bertan ‘Alfaren erro karratua’ koadro sorta erakusten dihardu egun hauetan, eta udan zehar horrela jarraitzea da Aranzabalen asmoa.

Alfaren erro karratua izenpean, Bergaran bizi den Ramon Aranzabal artista arrasatearrak, artelan sorta berria aurkezten dihardu. Oraingoan, koadroak erakusteko Munibe plazan instalazio artistikoa egin du. Pasa den egubakoitzean egin zuen lehenengoz, 9 metro karratutan, manikia eta koadroa jarriz. Muntaia hau egunero 10:30ak eta 13:30ak artean ikusgai egoten da, eguraldiak errespetatuz gero, horrela bergararrak pentsatzera bultzatzeko, probokatzeko asmoz. Nolabait, artearen lekua kalea dela aldarrikatzen du. Arte erakusketak galeriatan ikustea normala delako, baina kalea izan beharko litzateke bere ingurune naturala; gainera galerietan artelanak erakusteak lan asko dakar, lan deserosoa artista askorentzako, estudioan lanean egon beharrean negoziazioak egiten daude eta.

Catherin Opie-ren koadroa sorburu

Koadro sorta honen sorburua, ariketa bat izan zen. Catherine Opie erretratugilea amerikarraren auto-erretratu bat ikusi ondoren, berau margotzen hasi zen Aranzabal, eta ondoren bere estiloan landu zuen, koloreztatuz eta ukitu abstraktua gehituz. Abstrakzioa baita arrasatearrak sorta honetan lantzen duen estiloa. Koadroan dagoen emakumea, Opie, alfa hitzarekin erlazionatu zuen, hitz greko hau emakumearekin zerikusi zuzena du eta; eta ondoren bertatik beste zortzi koadro eratorri dira.

Beraz, Aranzabalen artelanak ikusi zahi izanez gero, Munibe plazara gerturatu besterik ez duzue egin behar. Hala ere, buruan beste hainbat proiektu dituela ere esan digu, tartean performance handi bat musika eta dantzez lagunduta. Horretarako baina itxaron egin beharko dugu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak