'Egin' egunkaria eta irratia itxi zituztela 15 urte

Goiatz Arana Begiristain 2013ko uzt. 15a, 19:20

Gaur, astelehena, dira hamabost urte egunkaria eta irratia itxi zituztela, Auzitegi Nazionalaren aginduz. "ETAk gidatutako erakunde sare baten parte" izatea leporatuta itxi zituzten bi komunikabideak. Hamabi pertsona kondenatu zituzten.

Egin itxi eta hurrengo egunean, Euskadi Información behin-behineko egunkaria kaleratzen hasi ziren, 1999ko urtarrilaren 30ean Gara argitaratzeari ekin zioten arte.

Operazio poliziala izan eta hamabost urtera, preso daude oraindik Xabier Salutregi kazetako zuzendari izandakoa (zazpi urte eta erdiko zigorra ezarri zioten) eta Teresa Toda zuzendariorde izandakoa (sei urte). 2009an zigortu zituzten, 18/98 sumarioan. Horiez gain, beste hamar pertsona ere zigortu zituen Auzitegi Gorenak, Jose Luis Elkoro bergararra tartean (zortzi urte). Orain SAn ziharduten guztiek, kazeta argitaratzen zuen enpresan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak