Beti-Bustiko infantilak, taldekako sailkapenean hirugarren, Espainiako Kopako proban

Julen Iriondo 2013ko uztailaren 14a

Lan bikaina egin dute Bergarako piraguistek Dunbrian (Galizia) jokatutako Espainiako Kopako proban. Podiumean sartu dira taldeka –hamaika talderen artean–, besteak beste, Aitziber Iturriagak (hirugarren, C1ean), Miren Murgizuk (lehena, K1ean, eta bigarren, C1ean) eta Mikel Zubizarretak (bigarren, k1ean) lortutako dominei esker.

Oso pozik amaitu dute txapelketa Bergarako infantil mailako palistek, orain artekoetan bosgarren eta zortzigarren postuen artean amaitzen baitzuten taldeka. Taldeko laugarren kideak, Unai Otaduik, seigarren amaitu du bere modalitatean. Aitziber Iturriagak, bestetik, K1ean ere hartu du parte, eta bosgarren amaitu. Hurrengo txapelketa izango dute Espainiakoa, abuztuaren 24an, Leonen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak