Ura eta pertsonak, Sotoren margolanen protagonista

Jagoba Domingo 2013ko uztailaren 14a

Javier Soto ordiziarrak 'Murgiltzea' erakusketa aurkeztu du aste honetan Bergarako Aroztegi aretoan.

Ura eta itsasoa; igerilekua eta surfa ardatz hartuta, Javier Soto margolari ordiziarrak Murgiltzea erakusketa ikusgai egon da aste guztian zehar. Erakusketa alaia, koloretsua eta freskagarria plazaratu du Bergarako Aroztegi aretoan. Akuarelarekin egindako obrak izan izan dira nagusi, koadro handi eta erakargarriak; artistaren arabera, gizakia naturarekin erlazionatzen duen bilduma.

Baikortasuna transmititzea

Soto ordiziarraren helburua, baikortasuna transmititzea da, eta horretarako, igerilekuan eta hondartzan bizitako momentuak irudikatu ditu. Bere esanetan, irudiak baina ez dira errealitatearen kopia huts bat, mezu bat dute.
Bergarar dezente hurbildu dira Sotoren erakusketa ikustera; eta margolanak ikusi ondoren, seguruenik freskoago irten dira bertatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak