Berrehun herritarrek eman dute euren 'epaia' Bergaran

Julen Iriondo 2013ko uztailaren 13a

Herriraren ekimen ibiltaria Arrasaten eta Oñatin ere izan da, 197/2006 doktrinaren aurka. Aurkakotasun hori adierazteko, Bergaran txartel gorriarekin atera dute argazkia hala nahi izan duten herritarrek, eta liburu handi batean euren mezuarekin batera jarri.

Hainbat presoren kartzela zigorrak luzatzea dakarren doktrina bertan behera utz dezaten eskatzeko Euskal Herriko 80 herritatik pasatzekoa den ekimen ibiltaria Debagoienean ibili da asteburuan, eta Arrasaten eta Oñatin bezala Bergaran ere liburu handi batean euren mezuak uzteko aukera izan dute herritarrek.

Berrehun inguru izan ziren zapatu eguerdian beren ekarpena egin zuten herritarrak. Irala kalean jarritako gunean txartel  gorriarekin –doktrinarekiko aurkakotasuna irudikatuz– argazkia atera eta, inprimatuta, harekin batera Ekarri ditzagun denak etxera, Ez dugu izaterik aske haiek gabe, haiekin askatuko baikara gu ere edo Kanto, zazpi urte bahituta moduko mezuak idatzi zituzten.

Izan ere, Luis Mari Azkargorta Kanto da doktrinaren ondorioz kartzelan jarraitzen duen presoetako bat. "Oso pozik gaude jendearen erantzunarekin", zioen Bergarako Herrirako kide Gregorio Plazaolak ekimena amaitutzat eman aurretxoan. Estrasburgoko azken erabakiaren zain, irailaren 14an Iruñeko Anaitasunan egingo dute Herritarren epaia kanpainaren azken ekitaldia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak