The Lucilles taldearen kontzertua, egubakotzean, Berumuga jaialdian

Naiara Uriarte 2013ko uzt. 12a, 16:05

Berumuga jaialdiaren bigarren kontzertua izango da The Lucilles Soul taldeak, egubakotzean, Espoloian eskainiko duena. Soul musika estiloan murgilduta, gai propioak eta klasikoen bertsioak eskainiko dituzte.

Lucille neskato mexikarra txikitatik Mexikoko 60. eta 70. hamarkadako rock and rolarekin hezitua izan da. Orain dela urte batzuk, Madrilera etorri zen, eta modelo bezala dihardu. Hala ere, egun, rythm&soul talde indartsuaren lidergotza dauka. Beste musikari batzuekin The Lucilles osatu du. Taldearen osotasuna Aldo Cavaleiro musikariaren kolaborazioekin osatzen dute. Taldeak musika beltzaren izen handiei omenaldia egiten dio. Hala nola; Otis Redding, Aretha Franklin, James Brown, Etta James, Tina Turner, Sam Cooke, Jackie Wilson, etab. Gure garaiko soularen ahots handiak ere, miresten ditu- Josse Stone, Esperenza Spalding, Eli Reed eta Amy Winehouse handia-.

Lehen diskoaren aurkezpena

2013 urtearekin batera, Sweet Soul Music vol1 lehen diskoa aurkezten ari dira. Talde berria izan arren, Lucilleren ahotsak oihartzuna dauka Europan.
Berumuga jaialdiak musika beltzeko puntako taldeak ekarriko ditu Bergarara uztaila eta abuztua bitartean. Aurreko astean, Belceblues talde bergararrak estreinatu zuen jaialdia, eta Espoloiko aulki guztiak bete zituen. Gaur ere, The Lucilles taldeak ez du hutsik egingo.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak