Orain bizikleta hobeto ezagutzen dute

Monika Belastegi Aranzabal 2013ko uzt. 12a, 13:43

Lokatza Ziklismo Eskolak eta gaztetxeak antolatutako bizikleta tailer herrikoia egin zuten atzo arratsaldean gaztetxean. Dozena bat lagunek hartu zuten parte.

Iñigo Larrañaga Lokatzako kideak gidatu zuen tailerra, eta bizikleta muntatzen eta oinarrizko konponketak egiten erakutsi zien bertaratutakoei.

Lokatza Ziklismo eskolak kirol arloa lantzeaz gain, arlo soziala ere landu izan du. Gainera, uda garai honetan, Tourra dela eta, gora egiten du bizikletaren erabilerak eta hori ikusita, eta gaztetxeak herrian arlo sozialean egiten duen lana aintzat hartuta, Lokatzak eta gaztetxeak elkarlanean bizikleta tailer herrikoia egitea erabaki zuten.

Lehen ordubetean bizikleta munattu zuen Larrañagak eta behin hori eginda, tailerrean parte hartu zuten bizikletekin hasi ziren lanean.

Besteen artean, bizikleta egoera onean izatea ezinbestekoa dela azpimarratu zuen Larrañagak, izan ere "nork bere bizikleta ezagutzeak eragin zuzena du segurtasunean". Tailerrera joandakoek, behintzat, apur bat hobeto ezagutzen dute, atzotik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak